miércoles, 11 de octubre de 2023

martes, 10 de octubre de 2023

DigiPen Bilbao: Ate irekiak


Jakinarazi nahi dizuet DigiPen Institutoak urriaren 28an ate irekiak ospatuko dituela. Ezinbestekoa da haiekin harremanetan jartzea plaza erreserbatzeko.

Hona hemen kontaktua: info.es@digipen.es      Tel: 946 365 163

Campusesa fisikoki joan ezean, ate ireki birtualak ere eskaintzen ditu. Bertan, graduen aurkezpena jasoko duzue baina oraingoz ez duzue tailerra egiteko aukerarik izango. 

Tailerretan parte hartzekotan, izena eman behar duzue hurrengo linketan:
 
      DigiPen Bilbao WEBGUNEA

martes, 12 de septiembre de 2023

USE 23-24



Jakinarazi nahi dizuet zein egunetan egingo diren 2023/2024 ikasturtean unibertsitatera sartzeko ebaluazio probak (USE)

  • Ohiko deialdia:
    • 2024ko ekainaren 5, 6 eta 7an
  • Ezohiko deialdia: 
    • 2024ko uztailaren 3, 4 eta 5ean

KONTUZ! 
Hezkuntza Ministerioak ez du argitaratu oraindik USEri buruzko arautegi espezifikoa eta, hortaz, aipatutako datak eta epeak aldatu egingo dira arautegian besterik zehazten bada.

Ongi etorri 23-24

 IKASTURTE BERRIAREN AURREAN... 

EUTSI GOGOR!!


miércoles, 1 de marzo de 2023

EHU. Ate irekiak

 



Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) martxoaren 17tik eta 25era bitartean ATE IREKIAK egingo ditu. Jarduera hau 2023-2024 ikasturtean unibertsitate ikasketak hasiko dituzten ikasleei zuzendurik dago.

Parte hartzeko martxoaren 6tik 12ra bitartean izena ematea beharrezkoa da.

Esteka honetan eskaintzari eta izena emateko prozesuari buruzko informazio guztia aurkituko duzu.

lunes, 9 de enero de 2023

EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako Azoka



EHUazoka, UPV/EHUren Unibertsitate Orientazioko Azokaren helburua unibertsitate aurreko ikasleen informazio- eta orientazio-beharrak asetzea eta unibertsitate-ikasketak aukeratzen laguntzea da.

Azokan, unibertsitatera joango diren ikasleek aukera izango dute unibertsitatea eta ikasketa eskaintza hobeto ezagutzeko, eta, era berean, aukera izango dute egin nahi dituzten ikasketei buruzko zalantzak argitzeko. 


Azokan, 2 eratako jarduerak egongo dira

  • Informazio saioak taldeka
  • Banan banako arreta standetan

 
2023rako lekuak eta datak:
  • Gipuzkoako Campuseko Azoka: urtarrilak 28, larunbata
  • Arabako Campuseko Azoka: otsailak 4, larunbata
  • Bizkaiko Campuseko Azoka: otsailak 11, larunbata
Berriak:
  • Standetarako sarrera librea
  • Informazio-saioetan parte hartzeko nahitaezko izen-ematea

 

EUNEIZ. Eskaintza berria

 



EUNEIZ Unibertsitateak 2023-24 ikasturteari begira eskaintza akademikoa zabalduko du.


Alde batetik, bideojokoen sektoreari dagokionez bi titulazio berri planteatzen dituzte: Bideojoko eta Animaziorako Artean Gradua eta Bideojokoen Diseinuan eta Garapenean Gradua, bideojoko eta joko aplikatuak sortzeko prozesu osorako gaitzen dutenak. Bideojokoei buruzko lehen unibertsitate-tituluak izango dira Euskal Herrian.


Bestalde, titulazio berri bat gehitzen dute teknologiaren arloan, Euskadin ere aitzindaria dena, Zibersegurtasuneko Gradua. Pertsonei, enpresei eta erakundeei eragiten dien eskari global batean espezialisten prestakuntza sustatuz.


Hiru titulazio berri hauek datorren ikasturtetik aurrera, gure egungo proposamen akademikoa osatuko dute, joan den irailean gradu hauekin hasi zena: Multimedia, Entretenimenduaren Industriarako Musika eta Soinu Ekoizpena, Fisioterapia eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak.